Egan

Egan тексты песен

Исполнитель   ·  13 946 слушателей в месяц

Альбомы исполнителя

Egan

1988 · альбом

Похожие исполнители


Биография

1970ean Xabier Saldiasek (ahotsa eta gitarra), Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta Iñaki Arenasek (baxua) ikasketak utzi eta EGAN sortu genuen. Taldea Euskal Herriko txokoetan euskaraz dantzan aritzeko aukera emateko sortu genuen batez ere, hona etortzen ziren taldeak talde espainiarrak ziren, erdal kutsuarekin, eta guk bestelako zerbaiten premia zegoela ikusi genuenez, horretan hasi ginen. ​Berehala hasi zen hedatzen gure nahia herri guztietara, egun batean hara, bestean horra, lau egun honetan? ba bost ondokoan,... Aitzindariak izan ginela esan genezake, ordu arte txistua eta trikitia bakarrik ziren euskaldunak, eta gu gitarra, teklatu eta bateriarekin beste erromeria mota bat jorratzen hasi ginen; rocka, baltsak, rantxerak,… denetik jotzen hasi ginen, eta hala jarraitzen dugu. Geroztik herriz herri ibili gara eta esperimentuarekin asmatu genuela esan genezake, festetan ezinbestekoa bihurtu baita gure estiloko talde bat. Formula? Kantautoreen musikari erritmoa jarri eta garaiko musika euskaratzean datza. 14 disko izan dira gure ibilbidean, denak melodiari eta polifoniari garrantzia emanaz, eta pixkanaka-pixkanaka guztiak plataforma ezberdinetara eskura jartzen ari gara. Urte asko izan dira plazaz plaza, musikari asko izan dira taldeko parte, eta 2016ean amaitu bagenuen ere, baina ez ahaztu: ikuskizunak jarraitu behar du!