Gaur jarri naiz zutaz ta nitaz pentsatzen, Hain bakarti ta hotza arima nuen aurkitzen Zu urrun ikusteak nau erabat nekatzen Zu gertu izateak berriz penak uxatzen. Zergatik datozkit zalantzak maitasuna argi dago Aukera egin nuen eta orain errezago Bainan zu faltatzean dena jartzen zait okerrago Ikusten zaitudan bakoitzean ni lasaiago. Ez dakit zer egin Nabil ezinean uztartu ametsa ta egi. Ametsetan guztia ikusten da hain argi Bainan gero esnatzean ezer da garbi. Zalantzak, arantzak, Baina ez galdu inoiz Zuk esperantzak. Iritsiko da bai eguna Argi bat ikusiko duguna Bizitza guztirako elkar Piztuko da gau iluna Gaur jartzean zutaz ta nitaz pentsatzen Ikusi dut maitasunaren gakoa non den Gertutasunak hotza dagoen arima berotzen Urruntasunak berriz denak ditu izozten. Bizi gaitezen ba biok ahal den gertuen.