Kishore Kumar Hits

Egan - Potpourri rock текст песни

Исполнитель: Egan

альбом: Erromerian


Hasi bai dantzan denok gaur
Mugituz gerri, ipurdi
Ta hankak batera
Neri inportik bat ez
Lotsik ez
Gorputzari utzi
Bakarrik joaten.
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll.
Hasi bai dantzan denok gaur
Mugituz gerri, ipurdi
Ta hankak batera
Neri inportik bat ez
Lotsik ez
Gorputzari utzi
Bakarrik joaten.
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll.
Puru bat erre eta gero
Priba mordo bat
Enroilatuaz bidaian
Neri inportik bat ere ez
Lotsarik ez
Gorputzari utzi
Bakarrik joaten.
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll.
Hasi bai dantzan denok gaur
Mugituz gerri, ipurdi
Ta hankak batera
Neri inportik bat ez
Lotsik ez
Gorputzari utzi
Bakarrik joaten.
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll
Guk nahi degu Rock & Roll.
Jakintsua ta zorrotza
Ospetsua, ez dakik zer den lotsa
Haiz azkarrena, ederrena
Berdin bait zaik
Aldapan gora nahiz behera
Hi haiz txapeldun ona
Hi denetatik onena
Hi azkarrena ta ederrena
Bainan besteak zapaltzen
Ere hi haiz lehena.
Aspaldiko gauza
Zen gure bidaia
Ipar Ameriketara
Mexiko aldera
Ta Kansas Hirira
Lagunak bisitatzera.
Amets bat, behin, behin, behin egina
Bururatu eta une batez
Uste genuena ezina
Behorduna, astoa saldu ziguna
Biboteduna, txapelpean lo zegoena
Pistolero, bandolero
Eta bakera eta sheriffak
Denak lagunak.
Behorduna, astoa saldu ziguna
Biboteduna, txapelpean lo zegoena
Pistolero, bandolero
Eta bakera eta sheriffak
Denak lagunak.
Handik Cubara
Abiatu ginen bada
Gerra aurreko ontzi batian
Hantxe bai ugari
Puru ta azukrea
Hau dana Castrorenpean.
Amets bat behin,... egina
Hurrengo beste diska baten
Kontatu behar
Falta den dena.
Beldurrez jarri nahiz ikusiz
Oker gure bidetik
Ari garen jarraitzen
Eta denok berdin hildo beretik.
Hustasuna, ezkortasuna
Bakar direla medio
Kidetasunak ta maitasunak
Ez dute bat ere balio.
Egun on ta gabon
Hil zaitez berton
Non edo non
Faltsokeriak aurpegi on.
Ta zapalkeri, harrokeri
Dira denen lagungarri
Saldu ahal bada ama
Demonioari.
Amets hura,
Egi hura,
Utopia
Orain bihurtu da.
Egun on ta gabon
Hil zaitez berton
Non edo non
Faltsokeriak aurpegi on.
Iraultza da aspaldi hontan
Hitzetan erabiliena
Behar jakin esanahia
Iraultza da hitz erraza
Ahoz aho dabilkiguna
Sakondu behar da sustraia.
Iraultzak indartu, berpiztu behar gaitu
Ez dena apurtu, gauza batzuk erreformatu
Urratsean oinarrituz.
Hemen gaude gu EGAN
Hogeigarrengo urtean
Gure jarraitzaile onei
Oihukatzen dutenai EGAN
Eskaintzen dizuegu disko hau
Ez gara honetan onenak
Bainan egoskorrenak EGAN.
Gaizki esanak barkatu,
Onak gogoan hartu,
Baina, ez beldurtu
Azpeitiarrak gera
Inazio Donearen ilobak
Hemen gu EGAN.
Hemen gaude gu EGAN
Bostgarrengo diskoan
Izango dira berriak
Irauten duen neurrian EGAN
Beste hogei urteetan EGAN
Ez gara honetan onenak
Bainan iraunkorrak EGAN.

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Egan

1988 · альбом

Похожие исполнители