Begiztatua nuen aspaldi mendian Mizpirondo zuzuen bat sasien erdian. Handitzerat utzi dut eta harekila Aurten egin dut nere eskualdun makila. Bi erronden gainean joaten ez ikasi, Burdinbidetan, aldiz, sabela nahasi. Bainan non dut karrosa? Non dut berebila? Oinez beti banoa... eskualdun makila. Askotan ikusi ditut ibilki herrian Aintzindari erneak ezpata gerrian. Bekaiztia nigandik urrun joan dadila Zeren eta baitut nik... eskualdun makila. Igandeetan goiz-goiza, txamarra emanik, Etxekoandreari agur bat erranik, Entzun eta oihuka dorreko ezkila, Ni banoa harturik... eskualdun makila. Nere sakelak nahiz ontsaño miatu, Jin zait behin gizon bat... baina zer gertatu? Segurki ez du erran batere ez nekiela Ibiltzen eskuetan... eskualdun makila. Begiztatua nuen aspaldi mendian Mizpirondo zuzen sasien erdian. Handitzerat utzi dut eta herekila Hemen egin dut nere... zeruko makila.