Gu gazte giñadela Txalupa guziak Txakurtxo bat oi zuten Ontzi barrenian Begi-erne, abill Etzan zaunkaria Iges zijoan arraia Arrapatzallea. Seme, esango dizut Nola gertatzen zan Puûittutako arraia Suelto... batzuetan Legatzak, ospa! iges... Txakurra, jauzten zan Ta bet-betean arraia Artzen zun ortzetan. Lana orren saria Zakurren partia Deitzen genion guziok Ongi merezia! Maitea, maitea zan Zakur eiztaria Txalupa betetzen zun Anima gabiak... Unea etorri da Zuri kontatzeko Zer nolako txakurra Zen gure "Txuritxo" Auin izugarriak Etzun izutuko Arraia utzi baiûo Lenago itoko. Goiz itsusi batean Ez naiz ez aztuko Bere lana beteaz Jauzi zan "Txuriko" Baga aundi artean Eiza...! ez utziko! Legatz aundi batekin Ito zan betiko.