Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk Aire bat entzun nuen itxasoko aldetik Itxasoko aldetik, untzian kantaturik. Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana Jin zaiten afaitera, hantxet deskansatzera Hantxe deskansatzera salaren ikustera. Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira Gurekin afaitera, hantxet deskansatzera Hantxe deskansatzera salaren ikustera. Andre gazte xarmanta igaiten da untzira Han emaiten diote lo bellarra papora Eta untzi handian lo dago gaixo haurra. Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna? Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura Hartu nauzun lekura, aita amen gortera. Andre gazte xarmanta hori ezin egina Hiru ehun lekutan joanak gina aintzina Ene meneko zira orai duzu orena. Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata Bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera Aldiz haren arima hegaldaka zerura. Hiru ehun lekutan dago itxas leihorra Oi ama anderea so egizu leihora Zure alaba gaixoa uhinak derabila.