Kishore Kumar Hits

Bizardunak - Il-Argia текст песни

Исполнитель: Bizardunak

альбом: Bizardunak


Hildako argia gaueko zeruan,
Ez ogirik, ez esnerik hurrengo egunarentzat,
Basotik etorritako oihu hotz guztiak,
Bekatuz estaltzen dituzte geure arimak.
Auzolanetan aritzen ez zena gurea,
Berotzat hartu genun igandean azokan,
Deabrua gure lurretan dugula dio,
Bere emaztea desagertu zenetik.
Hildako argia gaueko zeruan...
Garbalearen ondoan eseriko gara,
Emakumeek berri ikusten gaituztenean,
Beldurraren usaina nabarituko dute,
Atzoko maitasuna mespretsu bihurtzean.
Hildako argia gaueko zeruan...
Ibaia lehorra, sagarrak ustelak,
Eguzkiloreak ilargiari begira,
Ahazteko ezina eta gose itzala,
Iztaren izaerarekin nahasten dira.
Hildako argia gaueko zeruan...
Jainkoak gorde dezala gezurraren ama,
Ihes egiteko garaia heldu zaigunean,
Madarikazioaren sua lurralde hontan zehar,
Agurearen malkoak euri bakarra.
Hildako argia gaueko zeruan...

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Похожие исполнители

Egan

Исполнитель

Gose

Исполнитель

Urtz

Исполнитель