Gertakizun polit bat behin Asturiasen Ez dakit guziekin gogorako naizen Lagun bat eta biok andreekin hain zuzen Sagardotegi baten afaria baitzen Numero dotoreak ikusi ginuzen. Kupela, kupela, sagardoen hotela Kupela, kupela, zaindu ezak horrela. Talde bat osatu zen mutil ta neskatxa Festan pasa nahi zuten gurekin arratsa Tragotikan tragora zer nolako martxa Sagardoan daukate afizio latza Gehiegi edan genduen hori zen akatsa. Kupela, kupela, sagardoen hotela Kupela, kupela, zaindu ezak horrela. Herrialde denetan ohiturak badira Esneakin juan ziran sagardotegira Handik basoka bana ohituren neurrira Gero sagardoari txotxetikan tira Barrez egon nintzaien albotik begira. Kupela, kupela, sagardoen hotela Kupela, kupela, zaindu ezak horrela. Lehenen esne tragoa ohitura bezala Esan nien ez al zen edari makala Sagardoa hobeto asentatzen zala Nahiz ta geroagoan ez zen izan hala Hiru ordu baino lehen egin zuen txahala. Kupela, kupela, sagardoen hotela Kupela, kupela, zaindu ezak horrela. Leku berrira zen ta joan ginen pozak Festarako gera gu mutil aproposak Geureak aitortzeko zertan egon lotsak Sarri ireki ziren ziri edo zotzak Bapo kendu ginuzen hanketako hotzak. Kupela, kupela, sagardoen hotela Kupela, kupela, zaindu ezak horrela. Umorez jarri ginen ondorenean zer Erderaz bertsoetan 'lo que hace el beber" Inguruko jendeak barrez egin zun leher Erretiratu ginen emazteei esker Txispatu ginen baina ez zen pasa ezer. Kupela, kupela, sagardoan hotela Kupela, kupela, zaindu ezak horrela Kupela, kupela, sagardoan hotela Kupela, kupela, bete zaigu sabela...