Baserri bizimoduak Baditu kanbio latzak Aurreratu nahiak beti Sortzen ditu esperantzak Behi ahate moderno hoiek Omen dira aberatsak Lehengo antzik ez daukate Ikuluak ta baratzak Ez kalitatiez bajatu Emaitza bai ugaria Hori da aurrerapenak Egin duen miraria Nola bait sortu biharrak Soldata edo sariak Plastiko bihurtu zaigu Eguneko janaria Gauz batzuetan kontrolak Hari zaizkigu gainditzen Horain ezin leike hasi Etxean bildotx bat hiltzen Gertuko amistadea Zaila daukagu zerbitzen Nork bere gauzekin ere Ez degulako agintzen Gaur egun zentru hoietan Aukera bada jarria Auskalo nolakoa ta Nundik duten ekarria Erropan ordaintzen bada Kaliteteen neurria Bide beretik jartzea Komeni da baserria