Getaria daukagu sarri agurtua Bateko hondartza ta besteko portua Edari bat badute etxean sortua Azken urtetan indar galanta hartua Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! ♪ Txakoliñak hartu du Elkanon postua Askorekin baitauka harreman estua Maite degu beraien doai berezkua Parrileko arraia ta txakolin freskua Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! ♪ Mendi aldea dauka mahastiz jantzia Ta gaurko bodegetan zer elegantzia Beregan hurbiltzeko sortzen du "antzia" Ez da beti erreza neurriya hartzia Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! ♪ Txakolina txotxetik tranposua, noski Seigarren tragurako kantu ta abesti Hanka sartu genuen zapata ta guzti Freskatzera juan ta barruraino busti Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! ♪ Jendea festarako zegoen jarria Bakoitzak ase zuen bere egarria Urtean batekoa ez da mingarria Gora Getariya ta txakolin berria Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! Getariko erregina!