Siroka

Siroka тексты песен

Исполнитель   ·  524 слушателей в месяц

Альбомы исполнителя

URA

2016 · альбом

Похожие исполнители

Lor

Исполнитель

Gose

Исполнитель

Sugan

Исполнитель

Kauta

Исполнитель


Биография

Siroka Bizkaian jaiotako rock laukotea da. 2009tik eszenatokiak sutan jarri dituzte Euskal Herri osoan eta atzerriko Udine (Italia), Londres (Inglaterra) eta Madrilen (Espainia) jotzeko aukera ere izan dute 9 urtetako ibilbide luzean. Maria Rivero (ahotsa), Gorka Chamorro (bateria), Eriz Perez (gitarra) eta Joseba Urruela (baxua) osatzen dute taldea. 5 disko kaleratu dituzte beraien ibilbide oparoan, denak autoekoiztutak. Haize Berriak (2009), Iñaki Esparzarekin grabatua eta MusikHerria diskoetxearekin kaleratu zuten. Karosi (2011), Tio Peten grabatu zuten Karlos Zubiagaren eskutik eta Javi Palaciosen nahasketarekin. Musikherriaren zigilupean argitaratu zuten disko liburu honek Ibon Sanchez ilustratzailearen margolanak zituen eta Unai Bergara arduratu zen maketazioaz. 3.SZN (2013), Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten Kaki Arkarazoren gidaritzapean eta Taupakaren eskutik kaleratu zuten. Alain Urrutia margolariak egin zuen diskoaren diseinua. Ura (2016), Unai Mimenzaren gidaritzapean grabatu zuten Tio Pete estudioan eta Marta Lopez arduratu zen diskoaren arte diseinuaz. Taupakaren eskutik kaleratu zuten. Buruz Behera (2018), Muxikon estudioetan grabatu dute Txortx Etxebarrietaren eskutik. Diseinuaz Arrate Etxebarria arduratu da eta Aritz Garciak egin du maketazioa eta logo berria. SRK Records, taldearen zigilu berriaren bitartez, kaleratu dute diskoa.