Ehortzean lorartean ipintzen banaute Koroa aldatuko nuke pare bat hitz zintzo(re)n truke Zazpi biziren ostean beti ihautez-ihaute Orok bisai leial arte(a)n hartu behar luke arkupe Zeru gainean sei putre Gose aurpegia dute Ta erortzean, lur jotzean zeken erasoko naute Ta ausar ez daitezen Nire izena zikintzen Nire azken abestia eskainiko nieke Kendu ditut gainetik deabru pare bat Gaur ez dut (eg)ingo negar Galdu ditut hainbat instant ta pisua nik daramat Arantzazko koroaren albo kalteak Beharbada jantzita izan dudan maskarak Sortu dizkizun dardarak Nire gurutze izan dira Orain oinak hutsik daramatzat Ta elizkizun kantak Golgotara begira Iltzeetan hiltzea nire oinatz bakoitzean Oinaze bikoitzean aman begien distira Gorroto dutenen ezpataren sorbatzean Egunsentiz somatzean Maite dutenen desira Antza denez denez pinudi(e)n irudi(e)k ta loreen koloreek Bizi(ri)k ezin diraute Ihaute guztiek dute haien iraute Lasai putreek harrapatzen banaute Nik bizi(ri)k da(ra)makit ez daudenen argia Ta hankutsik ibiliaz eraiki zuten egia Dakarkizuet gogora Eredu bera jarraiaz heda dezaten lau haizetara, gerora Ematen du(e)nez ez naute be(g)iratzen begirunez Posta putreek dagoenez bidalitako gutunez Nere izena geratu da orban ilunez zikin Daramadan koroa arantzaz delako egin Ta nahiz ta izan herri(a)n ez naiz ongi etorria Aldatuko zait zoria Zuri-beltzan arteko marra gorria Ez delako hain lodia Egonda zerora edozein arkupe bero da Baina gerora hurbildurik berora Etortzen zaigu gogora gizaki orori Tximini(a)k ez du(e)la babesten inoiz gehiegi Ez dira aldatzen begi(a)k, bai begiradak Komenigarri bihurtuz egi danak Suge(are)n tentaldirako ahulegi zanak Gaur behintzat beantzat gure babes danak Beharbada jantzita izan dudan maskarak Sortu dizkizun dardarak Nire gurutze izan dira Orain oinak hutsik daramatzat Ta elizkizun kantak Golgotara begira Iltzeetan hiltzea nire oinatz bakoitzean Oinaze bikoitzean aman begien distira Gorroto dutenen ezpataren sorbatzean Egunsentiz somatzean Maite dutenen desira Beharbada jantzita izan dudan maskarak Sortu dizkizun dardarak Nire gurutze izan dira Orain oinak hutsik daramatzat Ta elizkizun kantak Golgotara begira Iltzeetan hiltzea nire oinatz bakoitzean Oinaze bikoitzean aman begien distira Gorroto dutenen ezpataren sorbatzean Egunsentiz somatzean Maite dutenen desira