Ezberdina da ilargia hiriko zeruan Arreta gelditzen baita lurreko mugimenduan Behera begira dabil mundua Erruak garbitzeko metropolien modua Ta arlauzek hitz egingo balute sikera Ez nuke huts sentituko nire ibilen tankera Hainbeste denbora toki batetik bestera Semaforo baten ere gelditzerik ez ote da? Irri bat somatzeko, zirri bat gozatzeko Denbora eskuekin hartzen dela sentitzeko Nire pausuek bideren bat sortzen dutela ikusteko Ta bidea beste inork beste noizbait jarraitzeko Zarata bat zara, isiltasunan ikara Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak Atzerapen etengabe baten zertzeladak Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan Galdetu ilargiari bere argia hila dan Ta halako batean dena itzali denean Sekretu bat aurkitzen da txoko izkutu batean Eguzkiaren printz oro sartzen den leiho artean Etxegabe sentitzean berriro zure etxean Deserrian, erbestean, aberri berri zaharrean Hodei artean distira iten duen izarrean Ortziren babesean, euriz busti den kalean Norbait berri bat sortu da izen berri baten pean Bustitako errepide beroen usainean Ezer ez da iluna ikusten ez denean Bustitako errepide beroen usainean Maite duzun guztia berriz gogoratzean Zarata bat zara, isiltasunan ikara Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak Atzerapen etengabe baten zertzeladak Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan Galdetu ilargiari bere argia hila dan Argiz busti da patua Betean topatzeko hutsuneek kendua Hiriz jantzi da larrua Kolpean uxatzeko sentipenen mamuak Zarata bat zara, isiltasunan ikara Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak Atzerapen etengabe baten zertzeladak Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan Galdetu ilargiari bere argia hila dan Zarata bat zara, isiltasunan ikara Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak Atzerapen etengabe baten zertzeladak Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan Galdetu ilargiari bere argia hila dan