Ohiala igo, antzezten hasi, barreak dakar samina... Istorio honek noiz utzi zion izateari ipuina? Bakardadea, lagun zorrotza, orain daukat lagun-mina Ebidentziak menderatuta itotzen zen izokina. Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia Isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria: Ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria Zure irlara heldu ondoren labirinto zen saria: Barruan pizti, kanpoan ehule, moztu zenuen haria... Kandela itzaliz, azala erre, ezkoaren ernaria, Hegoak eman gero urtzeko, bero bako Eguzki-argia Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia Isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria: Ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria Niretzat zenuen negu luzeak negutu zidan irria Udagoienak gehiegi eta oso eskasa udaberria Babelgo Dorreko hondakinetan izan behar nuen harria Zerua ukitu nahi eta ezin, amets-gabeen deserria Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia, Isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria: Ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria.