Bihotzekoak, atea jo egin dit Lasterka nabil baina dutxan oraindik Agur bero bat, bidali diot, Zereginak direla eta ezin gelditu hor Korrika nabil autobusaren atzetik, Ezinezkoa dut bertara iristerik Azkazal urri, gaur gosaltzeko Aitzaki gutxiago asmatzeko Nire bihotza Lehiotik kanpora Urruntzen ari da Estresak dakarren ezinegona Bat-batean iritsi zaigu hozka Egun eta gauan egokitu egin zaiguna Korapilo bat hiriaren erdian Zutaz desegitea dut ezinezkoa Bart gauean ez dut lorik hartu, Bueltaka ohean zaila dut arnastu Espirala dago, ene buruan Izerdi artean indar agortuak Korrika nabil autobusaren aurretik Lortuko al dut etxera iristerik Azkazal urri, gaur afaltzeko Denbora gutxiago deskantsatzeko Nire bihotza Lehiotik kanpora Urruntzen ari da Estresak dakarren ezinegona Bat-batean iritsi zaigu hozka Egun eta gauan egokitu egin zaiguna Korapilo bat hiriaren erdian Zutaz desegitea dut ezinezkoa Arnasestuka, ihesi nonbaitera Nere bizitza, hartu duzu bidea Korapilo bat, oztopatzen ari da Erraietako bizipoz jarioa Nire bihotza Lehiotik kanpora Urruntzen ari da Estresak dakarren ezinegona Bat-batean iritsi zaigu hozka Egun eta gauan egokitu egin zaiguna Korapilo bat hiriaren erdian Zutaz desegitea dut ezinezkoa