HIRUKI BELTZA Hiruki beltza zerutikan Izarrak irensten doala Isiltasunean elkarri begira Ni galdezka eta bera mutu urruntzen Konspirazioak konstelazioetan Zulo beltzen indarrak erakartzen dituela Materia eta antimateria Eskutik helduta galaxian zehar Hala ere hiruki beltza baino ulerkaitzagoak Ikusten ditudala egunerokoan Albistegi eta nire herrian bertan