Dendaz betetako Kaleak ziren gureak Ostatu kantoiak Eta harrizko sehaskak Merkaturaino Pozaren pozez hurbiltzen ginen Herri usainak Xarmaz betetzen gintuen Distiratsua zen Bizitzaren geografia Auzotik auzora Bizilagunen argia Haurrak kanpoan Denak irrifartsu jolasean Arima zeukan Herria dut bihotzean Umorearekin Begiratzen zen lehiotik Urruntasunik ez Lagunaren magaletik Txistu soinua Eta kantu baten melodia... Arnastokia, Hori zen gure herria Kafe bat hartzeko Solasaldi baterako Denbora geneukan Elkarrekin gozatzeko Urratsak dantzan Etorkizunaren fantasian Zoriontsuak Izan ginen aspaldian