Bidasoatik harago Euskal Herri bat ere badago Bihurtzen ari zaiguna Geroz eta arrotzago Mugak sortu zizkiguten Gu sortu baino lehenago Ta muga horiek haustea Gure eskuetan dago Izango gara besteen Geroz eta menpekoago Erdaraz mintzo bagara Euskaraz baino gehiago Ezin ahaztu nor garen Eta nor ginen lehenago Bidasoatik harago Euskal Herri bat badago Bidasoatik harago Euskal Herri bat badago Euritan dena ederra dena Ta eguzkitan gehiago Nahiz eta urteak joan Nahiz eta mendeak igaro Ez da gure nortasuna Galdu dugunik esango Elkartzen gaituna dugu Askozaz ere nahiago Dantza kantuekin Gaudelako hurbilako Nahiz jo hegoalderaino Nahiz jo iparralderaino Bidasoatik harago Euskal Herri bat badago