Begirada bat (e)ta ezin dut gehiago ez... Irribarre bat (e)ta ondatuta nago... Orain maitasunaren kalean Oinez inongo norabide gabe. Ez naiz ni hitz ederrekin trebea; Ez dizut ilargia gaur ekarriko. Baina gauza bat argi izan ezazu, begiratu zaidazu Ahaztezina izango dela. Ez naiz zure printze urdina izango Muxu batez esnatuko zaituena. Ez zaitez nire albotik urrundu Ahaztezina izango dela. Une guztiek abesti bat daukate, Garai hobe bateko oroitzapena. Zure ezpainetara iristen banaiz Ziur kantu hau ahaztuko ez duzula... Bakarrik sentitzen naizen Une latz gogorretan, Zure aurpegia oroitzen Guztia sendatzen da.