Beste behin buruari bueltak ematen Ea gizarte subnormal baten bizi ote garen Gezurrak irensten adituak diren familiak Jendea itsu dago baina ez ditu pizten argiak Nork jakin nahi du behartsuak zer dioen? Nork egingo du negar gosez hildakoen omenez? Ongi nagoen bitartean besteak ez dira existitzen Baina gauzak okertzean etorriko naiz laguntza eske Sinisarazi digute aberatsak garela Ta egunero jende gehio bizi da kalean Baina lasai ez kezkatu, zuek estali begiak Gorbatadun terroristek suntsituko dituzte herriak Jasotzen dugun besarkada bakoitzagatik 5 ostiko gogor etortzen dira bizkarretik Zer espero duzu? Hemen ez dago oparirik Zakurraren bizitza datorkigu guri Ez dago gure zain egongo den mundu ederrik Dugun hau aldatzea geratzen zaigu soilik Gazteok ez badugu borrokatzeko grina Betiko zerriak gure lepora gizenduko dira Guztiok gara nahi duguna egiteko aske Orduan zergatik daude gugatik pentsatzen? Noiz konturatuko gara hau ez dela bidea? Estropezu gehiegi egin ditugu jada Ez galdu denbora besteek zer dioten pentsatzen Zure burua gutxiesteak ez du batere laguntzen Denok bukatuko dugu putreen jana izaten Bizi zaren bitartean argi eduki nor zaren