Azkenaldian sortua izan den Jolas berri bat dute Zein izango ote gure errege Zein zaldi ta zein putre Utzi nazazu, etzaitut behar Aske naiz orain Begira ezazu, zure ingurura Erdoildu zara Giltzapeturik daude egiak Lurpean oroimenak Gezurren joko ziztrin honetan Ahaztu ezazu ausardia Utzi nazazu, etzaitut behar Aske naiz orain Begira ezazu, zure ingurura Erdoildu zara Nirea den hau zainetan eramaten dudalako Beste batzuek okertzat jotzen ari direlako Maite ditudan guztiek defendatu zutelako Eta beste guztientzat zabaldu nahi dudalako Utzi nazazu, etzaitut behar Aske naiz orain (Eta entzungo nauzu!) Begira ezazu, zure ingurura Erdoildu zara (Orain disfruta ezazu!)