Kishore Kumar Hits

Unidad Alavesa - Su Eman текст песни

Исполнитель: Unidad Alavesa

альбом: Unidad Alavesa


Atzera, aurrera ta gora begiratuz
Inor ez dago lehengo toki berean
Posizioak hartuz goaz denok
Kamuflajearen garaietara egokitutako
Haragijale hutsak gara
Moralista desnaturalizatuak
Baina pozik hartzen ditut egun berriaren
Lehen eguzki printzak
Azken finean bizi naizenaren seinale dira
Negarraren antagonismoa naiz
Konplexu denen arerio ta
Etorkizuneko gizaseme perfektua
Eta orain gauero ibiltzen naiz
Bide ilun eta desolatuetan
Inongo beldur izpirik gabe
Lanarekiko atxekimendu falta
Ikaragarri handitzen ari zait baina
Batere ez nau arduratzen horrek
Zeren pozik hartzen ditut egun berriaren
Lehen eguzki printzak
Azken finean bizi naizenaren sinale dira
Negarraren antagonismoa naiz
Konplexu denen arerio ta
Etorkizuneko gizaseme perfektua
Ta denek galdetzen didate
Zer egin ote dezaketen?
Su eman eta behetik hasi
Geruza zahar denak txikituz
Ta denboraren aizkora hura
Gorantz mantenduz

Su eman eta behetik hasi
Geruza zahar denak txikituz
Ta denboraren aizkora hura
Gorantz mantenduz
Su eman eta behetik hasi
Geruza zahar denak txikituz
Ta denboraren aizkora hura
Gorantz mantenduz

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Похожие исполнители