Txaloen isiltasunaz hitz egingo dut orain, Eguzkiak sortutako itzalgune horietan Barne sua pizten duten krisi zikliko Eta gotor diren ihesbideetan Irrifar batek niri gutxi esaten dit Begirada garbi baten ondoan Tirokatu berria da duintasuna Hezetasunaren erraietan doa Egindako ibilbide hau arrotza da batzuntzat Aurpegi difuminatu eta bihotz kaustiko artean Hurbiltasunez lepo aurrerantz etengabe Itzalen esklabutzari alde eginez Muga guztiak hausteko egin gintuzten eta Gureak ziren etxe eta kaleak Eutanasia moralaren ate ilunduak Guretzat parez pare beti irekiak Eta inork ez du inoiz hemendik alde egin nahi Hauek probatu ta gero Eta inork ez du inoiz hemendik alde egin nahi Zure lurretara berriz