Nondik gatoz ta zeintzuk gara? Zeinek idatzi du historia? Zein da bide ona ta zein txarra? Norberak bere buruan Dauka erantzun bakarra! Herriko kale zaharrenetatik Baserri, auzo, (e)ta baratzetatik Bakoitzak duen bizimodua Sekula santan ez da galtzerik Gure artean bizitakoa Bizitza osoan ahaztu ezinekoa Botatako barreek, momentu tristeek Indartzen gaituzte egindako bidean Denbora luzean izango dira oroituak Betidanik eta betirako Piztutako sua ez da itzaliko Urteak pasata eginez aurrera, ikusiko duzu Ez dugu inoiz etsiko Gure artean bizitakoa Bizitza osoan ahaztu ezinekoa Botatako barreek, momentu tristeek Indartzen gaituzte egindako bidean Denbora luzean izango dira oroituak