Ez al dituzu miresten, bide hau hasi zutenak? Baina nun ostia daude, jarraitu behar dutenak? Hor nonbait galdu al dira? Nork emango dio segida!? Batzuek diote, garai kontuak direla Beste batzuk, berriz, jarrerarik ez dagoela Haria ez da etengo Ezta ere aldrebestuko! Hortaz pentsa ezazue Bide hontan nork jarraituko ote duen Ez dezagun utzi hiltzen Bide zikin hau, trabaz beteta egon arren Sekula ez dugu utziko maitatzen Herri honetan geneukan sugarra itzaltzen! Orain atzera begira, urte batzuk pasa ahala Nork esango liguke, hemen egongo ginela? Haiek ematen digute aurrera egiteko indarra! Zuen doinu eta akordeek Eztandarazi zuten gure garra Eskerrik asko benetan Izan zinetelako gara Hortaz pentsa ezazue Bide hontan nork jarraituko ote duen Ez dezagun utzi hiltzen Aizu gazte, presta zaitez Josi ametsak ta erakutsi nor zaren Ez dadila haria eten!