Kishore Kumar Hits

Los Zopilotes Txirriaos - Kontrolik Gabe текст песни

Исполнитель: Los Zopilotes Txirriaos

альбом: Entre Atxunes y Culebras


Herri zahar honen ispilu
Hitza denean iskilu
Atsasun gertatua
Frankismoaren ajuak
Berdezko jendilajeak
Bortxaz okupatua
Inperio baten sobrak
Gerra zibilaren zorrak
Bakarra ta batua
Herri hau zapaltzen duen
Ta frankista omenduen
Estatu armatua

Aske nahi dugu ospatu
Kontrolik gabe gozatu
Mendi, kale, tabernak
Ez isun eta ez epai
Ez ditugu aditu nahi
Guardia zibilen penak
Duintasunaren atzean
Haien gezurren aurrean
Euko dituzte denak
Muntaia polizialen
Bertsio ofizialen
Ateoak garenak
Maitasun dena maletan
Izango ditugu bueltan
Ongi dakigu jakin
Oihan, Adur eta Jokin
Ta beste guztiak berdin
Altsasuko kaletan

Justiziaren zirkoa
Zirko mediatikoa
Liskar baten harira
Egi erdiak osatuz
Gezur osoak zabalduz
Guztien belarrira
Bakerako mugarria
Alde hemendik aldarria
Indarra hartzen ari da
Eta daudela seguru
Geuk bidaliko ditugu
Joaten ez badira
Maitasun dena maletan
Izango ditugu bueltan
Ongi dakigu jakin
Oihan, Adur eta Jokin
Ta beste guztiak berdin
Altsasuko kaletan
Altsasuko kaletan

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Похожие исполнители

Itoiz

Исполнитель