Markesaren Alaba, Herriko bertsoak, Amodio galdu baten, Estrofa biziak. Irribarre ederra, Gogoratzean, Gaztedenboraldian Egindakoakaz. Jotalari galanta, esaera zale, Lurra landu dauena ta bihotzez maite. Triki baten soinua eskaratzean Beheko su baten, etxeko beroa. Fandangoaren hotsa, bere buruan, Antzinako kantuak beti, beti ahoan. Oroitzapen honetaz, enaz gura ahaztu, Eurak izandakoari esker, gara gu. Albaitaritza lanak, Auzo guztietan, Eskuekin osatzen, Eguneko biharra. Belarren misterixo Ezkutuenak, Urte askoren ostean, Ikasitakoak. Gerra garai gogorretan jasandakoa, Euskal lurraren mina, aurrera egin beharra. Beti buru argia, ausarta, azkarra, Lagunaren laguna ta bihotz onekoa.