Egunek eskapeu eitxen jakuz, Udan zerue gorriz janzten danien, Ta zeure soinekoa haiziegaz dantzan, Opor usaina aidean, kresala begixetan. Berba gitxi batzuk bakarrik, Dana esaten dabe, ezer esan gabe, Beste askotan isilik hobe, Korapiloa askatu arte. Betikolez, Mundua lo dauen bitartien, Eskuek lotuko doguz, Esnatu baino lehen. Betikolez, Baten bat izango da irabazle, Agian zu, Agian inor ez. Gatxa ei da aurrera eitxia, Amua ezpainetan, Jeusi ta altxa ikesi neban, Bizitzaren bidaian. Ta gaur hamen denbora eten da, Maindire azpiko jokuetan, Belaunetik iparraldera, Lotsabako eskuetan.