Banku atrakatzaileak Gu, atrakatzaileok, ondo bizi ginen, Baina bankari horiek lapurtzen hastean Dena aldatu zen. Horrenbeste bulego eta ordenadore, Inbestitzaile eta diru inspektore, Denak hain dotore. Atrakatzaileak lur jota gaude, Bankariekin ezin konpetituz. Atrakatzaileak lur jota gaude, Atrakutatik ezin bizi. Gobernuak eginda babes legeriak, Poliziak zainduak: Bankuenak dira Atraku handienak! Atrakatzaileak lur jota gaude, Bankariekin ezin konpetituz. Atrakatzaileak lur jota gaude, Atrakutatik ezin bizi. Mila atrakatzaile diru beharrean Baino lapurrago da, oharkabean, Banku bat lanean. Goseak hil baino lehen, zer egin? Aurrezki kutxa bat fundatzen hasi. Baina ez esan inori.