Katu bat lasai garaje alboan Buztana altxatuz miauka Kamioi handi bat heldu denean Burrunbadan balaztaka. Txoferrak eskatu du errime, Marmarrean eta irainka: "Gurpil zahar hori puskatu baitzait, Nork daki hemen mekanika?" Mekanikoa, logale, etzanda; garagardoen katua: "Ai zer tristea langilearen atsedenaldi ukatua." Halaxe da katua nazkatu, Konplikatu eta madarikatua bilakatu. Elkarri agintzen hasi dira eta katuak entzun du garbi: "Kamioia altxatu beharko du eta horko katu hori ekarri!" Katua jaiki eta arrapaladan handik eskapatu nahiz: "Zuen kamioiak zeuek altxatu, ni katu bat baizik ez naiz!" Bi polizia patruilakoek ozen dute oihukatu: "Katu hiztunak aspaldi ziren hiri honetan debekatu!" Halaxe da katua nazkatu, Konplikatu eta madarikatu bilakatu. Pistola bana atera eta sakatu dute katua. Tiro artean ihesi doa lasai zegoen katua. Katua harrapatu ezinik geu gaituzte galdekatu. Hagatik dugu ikusi legez gertaera musikatu. Katuak, katu, katuak katu, Katuak eta katuak... Katuen gauzak ere bilaka daitezke konplikatuak. Halaxe da katua nazkatu, Desagertu eta madarikatua bilakatu Halaxe da katua nazkatu, Desagertu eta madarikatua bilakatu