Umrak ginela ere gerra zaharreko jende derrotatua Ikusten genuen pasatzen Gabardinarekin euripean herri osoaren Errua kargatzen. Irratian, telebistan, elizan, eskoletan Irabazleek agintzen zuten, Erruaren banatzaileek, errua, erru guztia Menperatuei atxikitzen. Errudunetakoak ginela haintzat hartuz, Gauzak aldatzen ahalegindu ginen. Bortxaren eta erruen kontrako betiko Erresistentzia jarraitu genuen. Baina ez ginen gauza izan bestela antolatzeko Gizartea, ezta geure artea ere. Erruak besteen lepoen ezartzea errazagoa da, Antzina girgiluak esklaboenean bezala. Era askotako eskarmentuen ondoren, nik behintzat Ez dut zertaz harrotu ez zertaz damutu. Dena dela, erru banatzaileok, ez didazue Zertan errua kendu.