Adiskide batek duena Eta eman dezakeena Bizi poza, kalte gehientsuak ezabatuaz Barre hutsez, lortu daitekeena... Oinak lurrean ipiniaz eta ausnartuaz Egiez jabetuaz Gezur batek duen kaltea Aire ustelen tankera Bizitako une alaiak Labankadez zaurituak Esaldi polit batzuek Esan zidaten guztia Orain irauliak Pasatako une latzak Bakardade umil batean Non zaude? Nire beharreko laguna Zergatik? Babes zintudanean Urrun zara, beharreko laguna Lagun bat dago alboan beti Haren beharra dudanean, eta alderantziz Irauteko pena merezi du guztiz Heldu beharra nekez, galdu ezineko hori! Posted by Nerea