Egon parean, egon aurrean. Izenik gabeko aburua, Gezurretan zara usteltzen. Ernetzeari utzi dion Arantzarik gabeko arrosa. Egon alboan, egon ondoan. Eraiki nahi dugun herria, Utopia bihurtu al da? Pasibitatea da lehenengo oztopoa. Erantzun baten bila dihardugu Azken bi mila urtetan. Eguna da aldatzeko, Sufrimenduaren ikur bilakatu baikara. Ekintzak ez dira betetzen, Esku hutsik, biluztu barik. Pasibitatea da lehenengo oztopoa. Erantzun baten bila dihardugu Azken bi mila urtetan. Eguna da aldatzeko, Sufrimenduaren ikur bilakatu baikara. Ez zaitez joan, Besarkatu. Ezin uka, hau ez dela Egoera. Lagundu nazazu Oihukatzen Herri honen Nortasuna.