Goibel ikusten baitut izarrartea Baina aske pentsatuz, nahigabetuz Zerua piztuko dut haserreaz. Hurrean ikusten dut, eguna Pareta altuak bihotz taupadez Izango direla azkenik urtuak. Nire ametsen oihaletan Hesirik gabeko olerki aske bat Gure zain dago, bai!!! Iristear da. Goibel ikusten baitut bisaia Argirik ez da zure begietan Gertu egun berri bat, goizargia. Hurrean ikusten dut eguna Gau-eguneko aferak garaituaz Lortuko dugu behingoz, arnastea. Nire ametsa oihaletan Hesirik gabeko olerki aske bat Gure zain dago, bai!! Iristear da. Izenik gabeko gertakizuna Entzurtear dugu oraingo honetan Gure zain dago, bai Zure zain dago, bai. Gure zain... Zure zain... Margotu ez den norabidea Gazte grinez bultzatu beharra Sortua izanen da Sortua izanen da Sortua da!