Poza ispuli eder polit bat Didate aurrrera ekarri Eman duenak jakingo zuen Mutil zahar zahar honen berri Gazte dan arte hau izaten da Gazte guztien pozagarri Zahartutakuan ez da beidatzen Gaztetan hoi bezain sarri Aizak hik niri bota behar dit Bertso koxkor bat edo bi Behingoan jarri gerazen gero Biok aurpegiz aurpegi Neri begira hortik daduxkat Alperrikako bi begi Hik ez nauk noski ni ikusiko Baina nik ikuste haut hi Neri begira jarrita emotek Zertako hao horrela? Ta penstatzen dit aspalditxotik Ezagututzen hautela Mutil zahar haren moko horrekin Ez det ematen motela Azal ximurtzen hari aiz motel Lazkao Txiki bezela (bis)