Kishore Kumar Hits

Epelde Eta Larrañaga - Berandu Xamar Da Baina (Trikitixa) текст песни

Исполнитель: Epelde Eta Larrañaga

альбом: Elkarrenondoan


Berandu xamar da baina
Begira gaude begira
Batzutan kale kantoira
Tarteka kafetegira
Begira gaude begira
Tarteka kafetegira
Ez degu etsitzen baina
Aukerak urritu dira
Tristerik gabiltza eta
Adizu San Antonio
Polita nahi degu baina
Ederra ere berdin dio
Adizu San Antonio
Ederra ere berdin dio
Guk eskenitako mezak
Ez ote zuten balio
Etsita dagoen norbait
Ez ote maiteminduko
San Balentin omen degu
Zaindari edo lekuko
Ez ote maiteminduko
San Balentin da lekuko
Oraingo martxan ez degu
Sekula zelebratuko
Besteak beste dirala
Ama gurian jarduna
Isildu gabe ari da
Inguratzeko laguna
Ama gurian jarduna
Inguratzeko laguna
Gehiago ezin det eta
Gerta dadila nahi duna

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Agur

2004 · альбом

Похожие исполнители

URKO

Исполнитель