Ezinaren nomada, goizero negua, hodei bat zerua... Hitz oro labankada, gauero izotza, harri bat bihotza... Oraindik zu al zara? Zure iraganera begiratuta bazaude jeloskor... Zure endredoipera ametsgaiztorik ere ez badator... Zure ispilu aurrera aspaldi ez bada agertu inor... Zure azken aukera tren galdu batean baletor... Egin negar, garrasi, hazi eta hasi. Hartu arnasa eta jauzi egizu zure azken amildegiraino. Hartu arnasa eta izan berriz zu ilargia musukatzeraino. Ez bazara esnatzen eguna arinago joateko... Ez baduzu gosaltzen zuretzat kaferik ez egiteko... Ez bazara azaltzen lagunak zurekin mintzeko... Ez badidazu deitzen ahaztu zaitudala pentsatzeko... Egin negar, garrasi, hazi eta hasi. Hartu arnasa ta jauzi egizu zure azken amildagiraino Hartu arnasa ta izan berriz zu, ilargia musukatzeraino. Egizu negar, egin garrasi, egin garrasi Hasten ikasi, hasten ikasi, ta berriz hasi, egizu negar... Hartu arnasa ta jauzi egizu zure azken amildagiraino Hartu arnasa ta izan berriz zu, ilargia musukatzeraino.