Letra: Harkaitz Cano / Musika: Aritz Luzuriaga / Ahotsak: Sorku & Javi Pez Konponketak: Aritz Luzuriaga, Juanma Urriza, Fredi Pelaez & Mikel Romero Gizon laztan, gizon bakar Falta dena, harek dakar Gizon gordin, gizon leun, zu naizen Gizonaren islada: irla izatea Eragozten didana (zara). Badakizu Noiz (ari)(tu) leun, noiz gordin: ez Da berdin, nola jakin? "Hik badakik Noiz leun eta noiz gordin..." Gizon suhar, gizon eme: gizon Eme-ernea konbinazio ederra da, (Ene!) Biluztasuna ongien janzten Duena (zara). Entzulerik onena, Entzule biluzia (baita); errazago Biluzteko zure aurrean ene bizia, (Hala). Nola egin? "Hik badakik noiz Azal eta noiz mami..." Gizon laztan, gizon bakar: bost Axola izatea (beste) (gizon) askoren Bakar... "Garaiz hilko gara", diozu Algaraz. Uzta zuk erein, uzta nik bil: Garaiz hil, beti ezberdin... Nola Egin? "Hik badakik noiz hil eta nola Berpiz..." Gizon handi, gizon txiki: sentitzen duzun Mina ez hartu serioegi... Arrastoak Gauzetan ez, pertsonengan utzi: hitzak Gorde –behar balitz hitzik–, Nola egin? "Hik badakik, noiz mintza eta noiz isil..." Gizon laztan, gizon bakar Falta dena, harek dakar