Atzo goizean goiz jaiki nintzen Erlojuaren kolpetik Atzo goizean goiz jaiki nintzen Erdi-loaren trotetik Hau ez da martxa ederra baina Zer atera kolkopetik? Hau ez da martxa ederra baina Ez dut hautsiko kopetik. Atzo haizeak leun zebiltzan Eguzkia ere murritz Atzo haizeak leun zebiltzan Ta gaur ere hala dabiltz Auskalo orain zertan nengoken Kanpoan ekaitza balitz Auskalo orain zertan nengoken Alfer haundi bat ez banintz Erreka doa bidean baina Gu hain azkar ez goaz ta Erreka doa bidean baina Alboan daukagu aska Ur geldiari tragu egiok Eta egarria aska Ur geldiari tragu egiok Laster esango duk basta. Bart berandutxo oheratu naiz Orduak kandelan errez Bart berandutxo oheratu naiz Egitekorik ezer ez Goizean jaiki ezinik eta Lo egiten dugu errez Goizean jaiki ezinik eta Sartzeko ere alferrez.