Goizeko bederatziak, kafe egin berria zainetan Inor ez dabil kalean, ezin asmatu zergatia Erabateko isiltasuna, hau ez da distopia bat: Astelehena da gaur eta Gorka da nire izena Hamaikak eta hogeita bi eta ez dut arimarik ikusi Arduratuta jadanik orube batera iritsi Mundu guztia makurtuta belarriak trenbidean Trenik ba ote datorren edo lepoa galtzear Esadazue ba Entzuten al da zerbait, dardararen bat? Etorriko al da norbait azkenean gugana? Denak ere mututurik burdinbidean makurturik Ez urrun tunel beltzetik Ez oso urrun tunel beltzetik Esadazue ba: entzuten al da zerbait, Dardararen bat? Etorriko al da norbait azkenean gure bila? Eta hala bada esan zein abiadan Denborarik dugun orain artekoa ahazteko Eta zer dugun eskaintzeko Ezpada beste inon egoteko gogoa Eta erakuskeria hau, ezpada Lekuko izateko kondena epaia ezagun denean