Larogeita hamar urte beteta Patuak egoitza batera bidali ninduen Ta han, sorpresa handia, Makila eskuan jezarrita Nire zain bazina. Hirurogei urte igarota Dardar berbera sentitu nuen. Konta nizun eta ez zenidan sinestu Ahaztuko ez zindudala esan nizunean Eta orain onartzea besterik ez duzu Urteak ez dira alperrik pasatzen Eta biok ile zuriarekin begiratzen dugu Azal tolestuaren lilura Momentu hartan pentsatu ahal zenuen Bizitza batera amaituko genuela? Birak gure faboretan etorri dira. Goza dezagun geratzen zaigun Ordu laurdena bonboia bailitz Urtu ditzagun gure ahoetan Segunduak, segunduak banaka.