Ez dugu sekula joko milaka pertsonen aurrean Ez digute inoiz eskatuko argazkirik kalean Irratian ez dira agertuko gure kantuak Nahi duguna esaten dugulako nahi dugun moduan Bi aukera daude musikaren munduan Dirua bilatu edota ideiak aldarrikatzea Gure poltsiko huts eta kantuek Argi uzten dute zein izan den gurea Nahiago dugu gazteon egoera salatzea Errebisten portadetan agertzea baino Pentsaera diruaren aurretik egon behar da beti Baina hori askok ahaztu dute dagoeneko Ez bagaituzu gogoko ez galdu denbora Ez duzu izango gu aldatzen ikusteko aukera Prest jendeak entzun nahi ez duena esateko Goierriko kaleetatik edozein tokiraino Poliki eta batera egiten dugu aurrera Ezagutzeko dagoen bide galduan barrena Ez dugu behar inorren onarpenik Hau da garena, The Sinners, the sound of the streets