Txalaparta hotsa trumoi artean Istorio ilunez jantzitako mendietan Hemen dira zuen beldurrik sakonenak Barreak, sua, Mari, akelarreak! Ortziren tximistek ongi etorria Zeru eta hodeien gainetik irribarrez aita Sorginak dantzan akerbeltzen inguruan Sasi guztien gainetik, hodeien azpitik Haitzuloetan zelatan begi bat Tartaloren kondaira plazetan zehar Kantaurik harro agertuz bere indarra Kostaldean sarrakio, traganarru iritsi da Lur azala urratuz, kristautasuna meatxatuz Jentilak azaldu dira, mairuak mendeku bila Herensuge aurrez-aurre, heriotzari irribarre Zazpi buruak, aldez alde!