Arima triste dudanean Zure bazterrak ikusten ditudanean Lasaitasuna ekartzen didazu Nire penak ahazten ditut Nire bidea argitu duen Itzala zara zu Erreka, kobak, basamortua Mendi tontorrak, itsas bazterrak Lur honi ainguratutako historia Bustita zaude injustiziaz Hezetasuna,kresal usaina Edertasunaren islada Baserri, itsaso eta mendiz Zaude babestua Larre, soro eder eta basoz Zaude estalia Zutaz hizketan zugan galtzen naiz Eta guztiz harrotu izan zinenagatik Bizitzak desio bat eskatzeko Aukera berriak emango balitu Herri honetan jaiotzea Desiatuko nuke Desio sutsu horren atzetik Modu anitzean hegan egin nahi gura Hegoak astintzeko prest zaude Hitzak soberan daude Askatasuna nahi Eta maite duzulako