Prest al gaude? Edo lo gaude? Zuzen amildegirantz! Usteldu da lehor zegoen sustrai zaharren zuhaitza, Garai berrien indarrez pozoitu duguna Mezu erraza, topikoak, erabiltzen ditugunak Fruitu transgenikoen bide zuzena Oraindik ba al nonbait itxaropena? Edo gu gaude zeharo okertuta? Hau bada sugarrak berpizteko bidea Ez ote goaz zuzen amildegirantz? Lau hamarkada dirauen aspaldiko bukle berbera Kopiaren kopiaz eraiki ditugun kartzelak Basapiztia zirkuko pistan txaloen truke bezala, Astintzen gaituenaren etxabere fidelak Prest al gaude? Edo lo gaude? Gu geuk iragan bihurtu arte Gurea bada Malko ta odolez babes dezagun Ez diezaguten ostu Gurea da ta Ez gaitezen elkar hondoratu Behingoz indarrak batu Gurea bada Malko ta odolez babes dezagun Ez diezaguten ostu Gurea da ta Oraindik bidea egiteko dugu Alboan izango ahal zaitugu? Prest al gaude?