Egunero esnatu bezain pronto mundu lokartura salto Errealitatea bihurtu al da fikzio? Arrain baten modura uretatik at arnas bila pantaila bati begira Eta zu lekuz kanpo al zaude burujabe izatearen truke? Gazteriak argazki baten bila munduari bira erdia Erakustea helburu denean galtzen den guztia Elkarren artean harremantzea ahaztuta Gure garunak erabat pipiak janda Sareak beti sare, sozial abizendu arren Batzen gaituenarekin banatzen gaituzte Aho biko ezpata, aurrerapenaren zamak Jaurtitzean jakingo dugu non zen orekaren muga Has gaitezen gure karetak apurtzen Etika piztuz estetika hiltzen Eraiki dudan nortasunak ez dit uzten Arima gabeko gauzekin denbora galtzen Murumendi puntara erbesteratu gaitezke Zanpantzarrek natura berriro esnatu dute Orain guztiok erne, munduari aurrez aurre Damazulon lekuz kanpokoen akelarrea prest