"Baserrian ez da opor egunik" entzun izan dut txikitatik, "Ordainik gabeko lan gogorra besterik" Aho ugari baina zulodun koilarak, Anai gazteenak fraile, oheetan binaka Ogia esnetan eta esnearen ogia Soroan jardundakoen esku zartatuetan ikusi dut egia Nire ama bizikleta zahar batean marmitak partitzen da nire aberria, nire argia Aukerarik gabe beldurrean heziak Jatorri xume, gosearen haziak eman dizkigute etorkizun zubiak Baina orain berriz mundua azkarregi, norabide gabe eta denok atzetik Ez du etenik, amildegia soilik Kanposene gure ondare, euskaldun izatearen arduraren jakitun egin ninduzun