Eguneroko gauza berbera Buruko pentsamenduak zabalik Nora ezean bidearen hasieran galdurik Gaueko azken orduetaraino Zeruko izar guztiak zenbatzen Atsekabearen azken segunduaren esperoan Ez nuen uste hain gogorra izango zenik Depresioa besarkatu nuenetik Gu biok elkarrekin Triste eta bakarrik Gure kontra dena Erlojuaren orratzak gelditu nahian eta ezin Bizitzaren zentzua inoiz ulertu barik Monotoniaren esklabu bihurtu gara Badakit Aurrera jarraitu behar, borrokalari Sistema ustel eta nazkagarri honek Ez nau bakean bizitzen utziko Azken arnasa iristeko gogoaren esperoan ♪ Orain ez dut, ez, ezertarako balio Ez nago prest aurrera egiteko Gu biok elkarrekin Triste eta bizirik Gure kontra dena Erlojuaren orratzak gelditu nahian eta ezin Bizitzaren zentzua inoiz ulertu barik Monotoniaren esklabu bihurtu gara Badakit Aurrera jarraitu behar, borrokalari Erlojuaren orratzak gelditu nahian