Larraga herrian bizi zinen Lagun onez inguratuta Maite zizun familiaren ondoan 14 urte zituen 36ko abuztuaren 15a iristean Egun ilun madarikatu hartan Faxistek bahitu zuten. Memoriaren ziztadak ez dauka etenik Herri honen nortasuna gurea izanik Oroimena duintasuna eta borroka Izarren artean ezabatu ezin direnak, betirako. Aitaren besapean zeunden ta Bata besteaz erauziz Malkoen tantak bustiz aurpegia Falangisten arteko irrifarrak Minaren hitza txikia izan zen Haien bortxaketen artean Zure gorputz txikia pusketan egin Txakurren jana izan zen. Memoriaren ziztadak ez dauka etenik Herri honen nortasuna gurea izanik Oroimena duintasuna eta borroka Izarren artean ezabatu ezin direnak, betirako. Faxismoaren izenean egindakoa Herriaren eratzuna ezinbestekoa Ahaztuen historiak ezagutzera eman Izar gazte, adibide Maravillas Lamberto argibide. Memoriaren ziztadak ez dauka etenik Herri honen nortasuna gurea izanik Oroimena duintasuna eta borroka Izarren artean ezabatu ezin direnak, betirako.