Idaztea dela diote Autoerreparatzea Letra bakoitzean igurtziz Bihotz barru aldea Negarrik egin ezin duenaren Korapiloa askatzea Laguntza eske, folio batean Itsuan amiltzea Sinistu nahi dut denok dugula Errotuta kaosa Hura maitatzen ikastea ote Bizi honetan poza Zergaitik zabaltzen ote diogun Deabruari ate hotza Giltza eman nion eta orain Badaki non egin hozka Zabaldu nion nere arima Sexua eta burua Galdetu nion egia ahal zen Eman zidan musua Baietz zihoen, baina ez zen izan mantendua mezua Borrokan abila amatatzeko Sortu genuen sua Zintzilik pisua galdu nuen Deabruaren sokan Ez dakigu zer den arnastea Bestearen ahoan Ez naiz biziko esperantza Galtzen den azkena bada Esperantzaren aurretik ni neu Galdu naiz behar bada Nola sendatu gaitzaken soilik Mintzen gaituen eskuak Nola maitatzera mintzatu Indarrez deabrua Nola traizionatzen gaituen Gure arima ezkutuak Eskerrak dauden lur arrotzetan Abesten aingeruak Zabaldu nion nere arima Sexua ta burua Galdetu nion egia ahal zen Eman zidan musua Baietz zihoen, baina ez zen izan mantendua mezua Borrokan habila amatatzeko Sortu genuen sua Maitatu zaitut, ozen ta garbi Nirea da errua Ez ikusteagatik zure usaina Gorde duen amua Irentsi dut mamua